Gaur eguerdian zozkatu dira, Nyonen (Suitza), Txapeldunen Ligako finalerdiak. Bayern Munichek eta Bartzelonak jokatuko dute finalerdi bat, eta Borussia Dortmundek eta Real Madrilek bestea. Joaneko partidak apirilaren 23an eta 24an jokatuko dira, Alemanian, eta itzulikoak astebete geroago, Madrilen eta Bartzelonan. Finala maiatzaren 25ean jokatuko da, Londresen, Wembleyn.
Futbola
Bayern-Bartzelona eta Borussia-Real Madril finalerdietan
Alemaniako taldeek etxean jokatuko dute joaneko partida, apirilaren 23an eta 24an. Itzulikoak astebete geroago jokatuko dira, Madrilen eta Bartzelonan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu