Bayern Munichek 1-0 irabazi dio gaur gauean Olympique Lyoni Txapeldunen Ligako finalerdiko joaneko partidan. Arjen Robbenek sartu du gola, 69. minutuan, area kanpotik egindako jaurtiketari esker.
Aurretik, Bayern Munich eta Lyon hamarna jokalarirekin geratu dira, epaileak Franck Ribery eta Jeremy Toulalan kanporatu egin dituelako: lehendabizi Ribery, 37. minutuan, Toulalan 54.ean. Ezingo dute jokatu itzulikoan.
Interrek atzo 3-1 hartu zuen mendean Bartzelona.
Finalerdietako itzuliko partidak:
- Olympique Lyon-Bayern Munich datorren asteartean (20:45).
- Bartzelona-Inter asteazkenean (20:45).
Finala maiatzaren 22an izango da (larunbata; 20:45), Madrilen, Santiago Bernabeu estadioan.
Iaz Bartzelonak irabazi zuen Txapeldunen Liga; 2-0 nagusitu zitzaion Manchester Unitedi finalean.
futBOLA
Bayern Munich 1-0 garaile Olympique Lyonen aurka
Robbenek sartu du gola. Txapeldunen Ligako finalerdiko itzuliko partida, datorren asteartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu