FUTBOLA

Bayern Munichek Alemaniako Liga irabazi du

Alemaniako taldea 30. aldiz izan da ligako txapeldun, zortzigarrenez jarraian. Harmailak hutsik zeudela ospatu du titulua. 

2020ko ekainaren 17a
10:51
Entzun

Alemaniakoa izan zen Europako liga nagusien artean martxan jarri zen lehena, duela hilabete pasatxo. Bada, jada badu txapelduna, eta ia betikoa da: Bayern Munich. Bavariako taldeak 0-1 irabazi zuen atzo Werder Bremenen zelaian, eta, horri esker, liga eskuratu zuen. 30.a du, zortzigarrena jarraian.

Oso apalak izan dira Bayern Municheko jokalarien ospakizunak, koronabirusak eragindako egoeraren ondorioz, ateak itxita jokatzen ari baitira Alemaniako ligako partida guztiak. Beraz, harmailetan inor ez zegoela ospatu zuten titulua. Tartean ziren bi euskal jokalari: Javi Martinez aiegiarra eta Alvaro Odriozola donostiarra. 

Bayern Munich da bigarren txapelduna Europako liga nagusien artean. Paris Saint-Germain izan zen lehena, baina haren kasuan, liga bertan behera geratu ondoren izendatu zuten txapeldun. Ingalaterrako Liga gaur hasiko da, eta Italiakoa, datorren astelehenean. Ateak itxita jokatuko dira biak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.