Bazkideek 29 milioi euroko aurrekontua onartu dute
Osasunak 29 milioi euroko aurrekontua izango du denboraldi honetan, hala onartu zuten bazkideen %90ek herenegun egin zen batzar orokorrean. Dena den, Patxi Izkok jakinarazi zuenez, litekeena da azkenean pixka bat gehiago gastatzea. Iragan sasoiko kontuak aurkeztean, presidenteak azaldu zuen zorra zortzi milioi eurotan murriztu zela eta beste diru sarrerarik ez dagoenez jokalariak saltzea beharrezkoa dela. Horiek hala, Osasunaren zor osoa 68,89 milioi eurokoa da, eta zor «garbia» —zor duena ken zor diotena— 25,85 milioikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu