Beaskoetxeak eta Irastorzak ez zuten ustekaberako zirrikiturik atzo Berriatuan, eta Foronda eta Hernandezi 35-23 irabazita sailkatu ziren binakako zesta-punta txapelketako finalerdietarako. 27 tanto egitearekin aski zuten arren, garaipena lortu arte jarraitu zuten lanean. Dena den, ez zen norgehiagoka erosoaizan, orekak partidaren erdi aldera arte iraun baitzuen (22-20). Azken txanpan, baina, pilota biziago batekin, gehiago izan ziren, eta behin 27 tantoak eginda kantxa gaineko aldea are nabariagoa izan zen.
Atzoko irabazleek Bereikua eta Felix enpresa kideen aurka jokatuko dute igandean, Durangon. Lehen finalerdia bezperan jokatuko da, Egiguren II.a eta Lopez, eta Erkiaga eta Alliez Jai-Aliveko bikoteen artean, Markinan. Irabazleek 12an jokatuko dute finala.
Bestalde, atzo ere partida ikusgarria jokatu zen Galarretan. Belaunaldi arteko lehian, Ezkurrak eta Lizasok 40-30 irabazi zieten Urriza eta San Migueli. Hogeita zortzinako berdinketara arte ez zen bi tantotik gorako alderik egon, baina beteranoek askoz freskoago iritsi ziren azken txanpara eta 9-1eko partzial batekin erabaki zuten estelarra. Ezkurra izan zen onena, 22 tantorekin.
Beaskoetxea eta Irastorza 35-23 irabazita sailkatu dira finalerdietarako
Masterjaiko bikotea Foronda eta Hernandez baino gehiago izan da, eta Bereikua eta Felix izango ditu aurkari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu