txirrindularitza

Beñat Intxausti Movistarren ariko da hurrengo hiru urteetan

Urte honetan Euskaltel-Euskadin ari da.

2010eko abuztuaren 30a
12:07
Entzun
Hurrengo hiru urteetan Movistar taldean korrituko du Beñat Intxaustik (Muxika, 1988), taldeak gaur jakinarazi duenez. Denboraldi honetan Euskaltel-Euskadin ari da Intxausti, eta horrekin ari da orain Espainiako Vueltan.

Caisse d'Epargne taldearen lekukoa hartuko du Movistarrek eta, hura bezala, Eusebio Unzue izango da zuzendari nagusia.

Intxaustik aurten Euskal Herriko Itzulian hirugarren bukatu du eta Asturiaskoan etapa bat irabazi zuen.

Nicolas Mateos taldean hasi zen profesionaletan, 2007an. 2008an Saunier Duvalen korritu zuen, iaz Fuji Servetton.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.