txirrindularitza

Beñat Intxaustik irabazi du Asturiasko Itzuliko etapa, eta lider jarri da

Euskaltelekoa hirugarren etapako bigarren sektorean nagusitu da, erlojupekoan.

2010eko apirilaren 30a
21:22
Entzun
Euskaltel-Euskadiko Beñat Intxausti nagusitu da Asturiasko Itzuliko hirugarren etapako bigarren sektorean, eta lider jarri da. 14,2 kilometroko erlojupekoan denborarik onena egin du Intxaustik. Bigarren izan da Jonathan Castroviejo taldekidea, hamazazpi segundora.

Intxausti bortzgarrena zen sailkapen nagusian, Angel Vicioso (Andalucia) liderrarengandik 16 segundora. Viciosori hemeretzi segundoko aldea atera dio gaur.

Goizeko sektorea esprintean bukatu da, eta Espainiako selekzioko Joaquin Sobrinok irabazi du.

Bihar laugarren etapa jokatuko dute, Cafes Toscaf eta Aceboko gainaren artean (168 kilometro).

Lehen etapa ere Euskalteleko batek eskuratu zuen: Pablo Urtasunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.