laburrak, esanak, datuak

Beckenbauer: "Argentinak baino ez nau konbentzitu"

2010eko ekainaren 20a
11:25
Entzun
LABURRAK

- Ingalaterrako taldekideen bilera euren egoeraz. Ingalaterrak bi puntu besterik ez ditu irabazi lehen bi partidetan, eta astelehen goizean selekzioko kideek bilera egingo dute. "Denok zer pentsatzen dugun esateko aukera egongo da. Baten bat haserretzen bada, zorta txarra", esan du John Terry jokalariak.

- Selekziotik bidali dute Anelka. "Zoaz popatik hartzera, putakume zikina", horixe bota zion Nicolas Anelka Frantziako jokalariak Raymond Domenech hautatzaileari herenegun. Horren ondorioz, Anelka selekziotik kaleratu egin dute. "Atzera egiteko aukera eman nion, baina ez zuen nahi izan", esan du Domenechek.

- Nejc Pecnikek orkatila hautsi du. Nejc Pecnik Esloveniako selekzioko jokalariak eskuin hankako orkatila hautsi zuen herenegun, AEBen kontra jokatutako partidan, eta agur esan behar izan dio Munduko Kopari. Zlatan Ljubijankicek ordezkatu zuen, 74. minutuan, baina min hartuta bukatu zuen lehia. Pecnikek Clint Dempsey AEBetako jokalariarekin tupust egin zuen, eta orduan min hartu zuen. 24 urte dauzka, eta Nacional Portugalgo taldean ari da.

ESANAK

- Cristiano Ronaldo (Portugaleko jokalaria). "Hego Korearen aurka errazagoa izango dugu, presioa pasatu baita".

- Radomir Antic (Serbiako hautatzailea). "Alemaniari ez genion azkeneko zazpi urtean irabazi. Beraz, gure garaipenak historiatik eta harrotasunetik asko du".

- Franz Beckenbauer (Alemaniako jokalari ohia). "Selekzio handiak ez dabiltza ondo. Argentinak baino ez nau konbentzitu. Messiri esker, beste aurrelari argentinarrek espazioak dituzte".

- Wayne Rooney (Ingalaterrako jokalaria). [Herenegun Ingalaterra-Aljeria partidaren atsedenaldian] "Polita da zure zaleek txistu nola egiten dizuten ikustea". [Atzo] "Etsipenaren beroan esandakoak izan ziren".

DATUAK

- 2006ko mundialean 182 jokalari aritu ziren. 736 jokalari ari dira lehiatzen Munduko Kopan. Ba, 2006an Alemanian jokatutako Munduko Kopan horietako 172 jardun ziren. 66k 2002koan parte hartu zuten; 18k 1998koan, eta bik bakarrik, Rigobert Song kamerundarrak eta Lee Won Jae hegokorearrak, 1994koan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.