Bederatzigarren titulua irabaz dezake Rossik

Malaysiako Sari Nagusia jokatuko dute bihar goizaldean, eta italiarrak aski du laugarren sailkatzea

Erredakzioa
Donostia
2009ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Valentino Rossi (Yamaha) motoziklismoaren historian sartuta dago lehendik ere. Historiako onena dela ez dago zalantzarik, baina hark gehiago nahi du. Zortzi aldiz izan da munduko txapeldun -behin 125 cc-koan, 250 cc-koan eta 500 cc-koan, eta bost aldiz Moto GPn-, eta bederatzigarren titulua irabaz dauka. Bihar bertan irabaz dezake. Malaysiako Sari Nagusia jokatuko dute goizaldean (08:00etan), azken-aurreko proba, eta aski du laugarren sailkatzea txapeldun izateko. Atzoko entrenamendu saioetan laugarren izan zen, Jorge Lorenzo (Yamaha), Casey Stoner (Ducati) eta Dani Pedrosaren (Honda) atzetik.

Erabakitzeke dago 250 cc-ko txapelketa. Maila nagusian baino lehia estuagoa daukate Hiroshi Aoyamak(Honda) eta Marco Simoncellik (Aprilia). Hamabi puntu aurretik da japoniarra. Atzoko saioan Aoyama izan zen onena. Simoncelli hamargarren sailkatu zen. 06:15ean da lasterketa. 125 cc-koa, berriz, 05:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.