Juan Martinez de Irujok bederatzigarren txapela jantzi zuen atzo Donostiako Atano III.a pilotalekuan. 22-17 irabazi zion Abel Barriolari Lau t'erdiko txapelketaren finalean, nahiz eta partida hasieran 7-0 galtzen hasi zen.
Hamar tanto segidan eginez irauli zuen markagailua Irujok. Partida amaitzean Barriolak berak onartu zuen Irujok hobeto jokatu zuela, eta iberoarra gora etortzearekin bat joan zela behera. Irujok, ordea, leitzarrak Labriten jokatu zuenean baino hobeto jokatu zuela aitortu zuen.
Juan Martinez de Irujoren txapelak
Lau t'erdiko txapelketan: Bi txapela (2006 eta 2010).
Binakakoan: Hiru txapela (2005, 2006 eta 2009)
Eskuz banakakoan: Lau txapela (2004, 2006, 2009 eta 2010).
Pilota
Bederatzigarren txapela jantzi du Irujok
22-17 irabazi zion atzo Barriolari Atano III.a pilotalekuan, partidaren hasieran 7-0 galtzen hasi ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu