Behetik gora eginez irabazi dio Gernikak Ordiziari derbian (16-34)

Hernanik Sevillan jokatuko du gaur, Cajasolen aurka, eta Getxo Arteak, etxean, Santboianaren kontra

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Bizkaia Gernikak sendo jarraitzen du Espainiako Ohorezko Mailako lehen postuan, atzo, derbian, Ampo Ordiziari 16-34 irabazi eta gero. Bi zati ezberdineko partida izan zen Altamiran jokatutakoa. Lehen zatian, etxeko taldea izan zen nagusi (16-9), baina bigarrengoan, bisitariek ez zieten aukerarik eman Goierrikoei. Gernikarenak izan ziren bigarren zatiko puntu guztiak. Bizkaitarrek lautik lau irabazi dituzte.

Espainiako Ohorezko Mailako beste bi euskal taldeek gaur jokatuko dute. Hernani Sevillan ariko da (Espainia), 12:00etan, Cajasolen aurka. Hernaniarrek aukera ona dute hirugarren partida jarraian irabazteko, aurkariak gaizki hasi baitu liga: lehen bi partidak galdu ditu. Erronka zailagoa izango du, ordea, Getxo Arteak, Santboianaren bisita jasoko baitu (12:00). Getxoztarrek jokatu dituzten bi partidak galdu dituzte. Kataluniarrek, aldiz, bietan irabazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.