Datorren astelehenetik azaroak 5 arte lasterketan parte hartzeko izena emateko aukera izango da maratoi erdiko webgunean. Donostiako Fortuna K.E. ren egoitzan, Pio Barojan urriaren 22an irekiko da izen ematea, gainerako ohiko tokietan ere bai. Dendetan azaroaren 3an amaituko da izena emateko epea, eta Fortuna K.E.ren egoitzan azaroaren 5ean. Baionan, Peytavin Sportsen hartuko dituzten parte hartzaileen izenak, urriaren 26tik azaroaren 6ra. Izenarekin batera, 20 euro utzi beharko dira.
Epe horiek guztiak amaituta lekurik geratzen bada, izena eman daiteke. Azaroaren 8tik aurrera Fortuna K.E.n bakarrik. Epez kanpo izena emateraz, gehiago ordaindu beharko da.
Korrika lasterketa
Behobia-Donostian iaz baino 100 lagun gehiagorentzat tokia egin dute
Behobiatik Donostiara 20 kilometrota pasatxoko lasterkaldia egiteko aukera iaz baino 100 lagun gehiagok izango dute aurten. 11.300 lagunek izango dute izena eman eta maratoi erdian parte hartzeko aukera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu