Beijingo herritarrek 'badakite' zer egin behar duten eta zer ez hurrengo urtean 2008ko Olinpiar Jokoetan -han izango dira-, Udalak hamar aholku -neurri, mandamendu...- atera dituelako. Horien zabalkunde handia egin du.
Neurriak:
1. Olinpiar Jokoei buruzko produktuak erostean, saltzean..., orijinalak erosi edo saldu behar dira, ez piratak.
2. Jokoetako sinboloak babestu egin behar dira -bandera, ereserkia, zigiluak...-, baina gehiegi erabili gabe.
3. Trafiko arauak buruz ikasi behar dira. Semaforoa gorria dagoenean, zeharo debekatuta dago aurrera egitea.
4. Ilarak gorde egin behar dira, eta ezin dira pilaketak sortu.
5. Ingurumena zaindu egin behar da derrigorrean. Kalean ezin da txistua bota.
6. Txinako monumentu historikoak zaindu egin behar dira, ezin dira inola ere kaltetu.
7. Olinpiar Jokoetako instalakuntzak zaindu egin behar dira, eta barruan ezin da builarik-eta atera.
8. Olinpiar estadioetan ordena izateko lagundu egin behar da. Ezin dira botilak bota, eta norberak bere edaria ezin du eraman.
9. Ikusle zibilizatua izan behar da. Errebentak eta apustuak egitea debekatuta dago.
10. Araudia hobeto ezagutu behar da.
Kirola
Beijingen hamar mandamenduak hiritarrei 2008ko Olinpiar Jokoetarako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu