Hego Korea 1-2 Mexiko
Golak. 0-1: Velak penaltiz (26. min.). 0-2: Chicharito Hernandezek (66. min.). 1-2: Sonek (93.min.).
Belgika 5-2 Tunisia
Golak. 1-0: Hazardek penaltiz (6. min). 2-0: Lukakuk (16. min.). 2-1: Bronnek (18. min.). 3-1: Lukakuk (51. min.). 4-1: Hazardek (90. min.). 5-1: Batshuayik (90. min.). 5-2: Khazrik (93. min.).
Errusiarekin batera, Munduko Kopan modu ikusgarrienean jokatzen ari den selekzioa da. Atzo astindua eman zion Tunisiari:5-2. Lehen ordu laurdenerako, belgikarrek ia erabakita utzi zuten partida, Hazardek eta Lukakuk sartutako bi golei esker. Partida hasiera bizia eta eroa izan zen, Bronnek 2-1ekoa sartu baitzuen 18. minutuan. Belgikak, ordea, ez zuen aparteko arazo edo estualdirik izan, eta norgehiagoka mendean eduki zuen. Bigarren zatian, gainera, bizi eta erasokor jokatuz, beste hiru gol sartu zituen. Courtoisen ziurtasuna, Hazarden irudimena, Lukakuren abiadura eta gola. Belgikako zaleak zerbait handia egin dezaketela amesten hasi dira. Tunisia, berriz, txapelketatik at da dagoeneko.
Mexikok ere orain arteko bi partidak irabazi ditu. Atzo nahikoa izan zituen Velak penaltiz eta Chicharitok sartutako golak, eta defentsako lan on bat Hego Koreari —dagoeneko kanporatua dago—estutasunik gabe irabazteko. Korearrek93. minutuan jaso zuten golaren saria. Baina beranduegi zen.
Errusiako Munduko Kopa
Belgikak era ikusgarrian irabazi du, eta Mexiko aise gailendu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu