Belgikako Federazioak bi urteko zigorra proposatu du Greg Van Avermaetentzat

2015eko apirilaren 17a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Kinka larrian dago Greg Avermaet. BMCko txirrindulari belgikarrarentzat bi urte eta 262.000 euroko zigorra eskatu du Belgikako Federazioko Dopinaren Aurkako Batzordeak, Chris Mertens medikuarekin harremana duelakoan. Van Avermaetek 2009an kortikoideak hartu zituen susmoa dauka federazioak. Dena argitu artean, lehiatzen jarraitu ahal izango du txirrindulariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.