Beloki bi aste barru itzul daiteke jaialdietara
ESKU-HUSKA. Buruz Buruko Txapelketako 3. eta 4. postuak erabakitzeko partidari muzin egin ondoren, Ruben Beloki bi aste barru itzul daiteke jaialdietara. Hilaren 13an Arrigorriagan jokatu behar du, Mikel Urrutikoetxearen debutean, eta Burlatakoari ilusioa egiten dio partida hori jokatzea. Hatzak hobera egin du, eta ordurako jokatu ahal izango duela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu