Pilota

Beloki, finalerdietara

22-21 irabazi dio gaur Olaizola I.ari, Iruñean.

2009ko maiatzaren 9a
20:02
Entzun
Ruben Belokik 22-21 irabazi dio gaur arratsaldean Lehen Mailako Buruz buruzko Txapelketako final-laurdenetako partidan Asier Olaizola Olaizola I.a-ri eta, ondorioz, finalerdietara sailkatu da. Iruñean aritu dira, Labriten, eta partida lehiatua izan da: 4-1 Beloki aurretik, 8-10 Olaizola irabazten, 10-10, 10-12, 15-12, 19-16, 21-17 eta 22-21.

Azkeneko tantoa luzea izan da; Belokik bukatu du dominatzen eta Olaizolak ez du behar bezala erantzun pilota bat azkenean, ez du eraman.

Iaz Olaizolak 22-6 irabazi zion Belokiri, baina hau arazo fisikoekin zebilen. Aurten Olaizola dabil eragozpen fisikoekin.

Abel Barriola min hartuta dagoenez -final-laurdenetan zen txapelketan hastekoa-, Aimar Olaizola Olaizola II.a eta Xabier Urberuagaren arteko final-zortzirenetako irabazlea zuzenean sartuko da finalerdian, eta Beloki izango du kontrario, hilaren 24an. Bihar arratsaldean ariko dira Olaizola II.a eta Urberuaga, Eibarren (Gipuzkoa), Astelenan.

Beste finalerdia zein izango den jakina da lehengo astetik: Oinatz Bengoetxea Bengoetxea VI.a-Juan Martinez Irujo. Bihar zortzi jokatuko dute.

Ekainaren 7an izango da finala. Bengoetxea VI.a da egungo txapelduna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.