pilota

Beloki: "Gerora kantxatik gertuago egongo naiz, bulegoetatik baino"

Abenduaren 3an jokatuko du azkeneko partida, Iruñean, martxora arteko kontratua zeukan arren. Lau aldiz izan da buruz buruko txapeldun. 37 urte ditu.

2011ko azaroaren 15a
17:31
Entzun

Abenduaren 3an jokatuko du Ruben Belokik pilotari profesional bezala bere azkeneko partida, Iruñean. Aimar Olaizola Olaizola II.a izango du bikotekide Labriten, eta Oinatz Bengoetxea Bengoetxea VI.a eta Aritz Begino kontrario. Handik aurrera ere pilota munduan egongo dela esan du gaur Belokik, eta kantxatik hurbil egongo dela betiere: "Gerora kantxatik gertuago egongo naiz, bulegoetatik baino". Teknikari izango da Asegarce enpresan. Iruñean agur prentsaurrekoa eman du gaur, Baluarten.

Belokik 37 urte dituela erabaki du erretiroa hartzea, Binakako Txapelketan sartu ez zutela ikustean. Martxora arteko kontratua zuen Asegarcerekin, baina ez du amaituko. Hemeretzi urte egin ditu profesionaletan.

1992ko abuztuaren 8an debuta egin ondoren, lau aldiz izan da buruz buruko txapeldun: 1995 —inoizko gazteena, 20 urte zituela—, 1998, 1999, eta 2001ean. Azken urteetan lesioek ez diote bere onena ematen utzi, eta maila oneko partida gutxi jokatu ditu. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.