Txirrindularitza
Belokik Espainiako Vuelta utzi du
3. kilometroan 13 txirrindulariz osatutako taldeak aurrera egin ostean sortu da eguneko ihesaldia. 17 minutuz gorako tartea izan ondoren, 8 kilometro falta zirela sortu da azken taldetxoa, Valjavec, Lastras, Cruz, Isasi, Di Luca eta Juliák osatua. Azken honek 3 kilometro falta zirela jo du aurrera, tarte handia eginez eta erraz irabaziz. Bestalde, Joseba Beloki lazkaotarrak Espainiako Vuelta utzi du gaur. Saunier Duval taldeko txirrindulariak gaurko etapan ezin izan du gehiago, eta 57. kilometroak bizikletatik jaitsi da.
Olivenza eta Caceres arteko etapa zen gaurkoa, 18.a. 190 kilometro zituen guztira, baina Belokik 57 besterik ez ditu egin. Bihar,Covatilla eski estazioan amaituko da etapa. Mendiko etapa beraz, Herasen udalerriko (Bejarkoa baita) aldapetan amaituko dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu