Txirrindularitza

Belokik Getxoko Zirkuitoan korrituko du Saunier Duval taldearekin lehen aldiz

Joseba Belokik Saunier Duval taldearekin sinatu ostean, bere lehenengo froga Getxoko Zirkuitoan izango du. Ohi bezala, Arriluzen emango zaio hasiera Getxoko 59. Zikuitoari. Joseba Belokiz gain, Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak edo Aitor Osa bezalako txirrindulari euskaldunek ere parte hartuko dute. Saunier Duval taldeak gaur aurkeztu du Beloki.

2004ko uztailaren 27a
18:37
Entzun
Saunier Duvalekin sinatu eta gero, Joseba Belokik bere lehenengo froga Getxoko 59. Zirkuituan izango du. Arabako txirrindulari Belokik bertan parte hartzea albiste pozgarria da lasterketaren zuzendari Roberto Brunetentzat: "Joseba bezalako txirrindulari bat Getxoko Zirkuitoan edukitzea oso garrantzitsua da". Horretaz gain, Alejandro Valverdek lasterketan parte hartzea ere nabarmendu du.

Joseba Beloki ez da parte hartuko duen euskal txirrindulari bakarra. Berarekin batera Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak, Aitor Osa eta beste euskal txirrindulari batzuk egongo dira.185 kilometro dituen lasterketan hamabi taldek parte hartuko dute. Beti bezala, txirrindulariek hasiera-helmuga Arriluzen izango dute, zirkuituak 16 kilometro pasatxo ditu eta hamaika itzuli eman beharko dizkiote.

Arriluzen hasiera emanten zaion lasterketak Ricardo Otxoaren omenez egingo dute. Aurten laugarren urtez, Getxoko 59. Zirkuitoa, Ricardo Otxoa 4. Memoriala izango da. Izan ere, Ricardo Otxoa eta Javier Otxoa anai bikiak Getxoko Punta Galea Txirrindulari Elkartean trebatu baitziren. Otxoa anaiak entrenatzen zebilela kotxe batek harrapatu zituen 2000an, istripuan Ricardo hil egin zen eta Javier larri zauritu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.