Txirrindularitza

Benatti, Vueltako lehen irabazlea

Esprinean aurrea hartu die Freireri eta Petacchiri.

2007ko irailaren 1a
18:35
Entzun
Daniele Benatti Lampre taldeko txirrindulari italiarrak irabazi du Espainiako Itzuliko lehen etapa, eta horrenbestez, sailkapen nagusiko liderraren jertse horia ere berak jantzi du.

Tropela batuta iritsi da helmugara, eta esprinean erabaki da etapa. Milram taldeko txirrindulariak beren taldekide Alessandro Petacchi irabazle izan zedin esprina prestatzen ahalegindu dira, baina, azkenean Benatti eta Freire nagusitu zaizkio. 3 ordu 43 minutu eta 9 segundo behar izan ditu Benattik Vigon (Galizia) hasi eta Vigon bertan amaitu den 153 kilometroko etapa osatzeko. Esan bezala, Oscar Freire espainiarra izan da bigarren eta Petacchi italiarra hirugarren.

Bihar ere Galizian ibiliko da Vuelta: Allarizen hasiko da eta Santiagon amaitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.