Pilota

Bengoetxea eta Etxeberria, final laurdenetara

Bengoetxeak 22-16 irabazi dio Irribarriari lau eta erdiko final-zortzirenetan, eta Etxebarriak 22-8 Arteagari.

Bengoetxea eta Irribarria, atzo, Astelena pilotalekuan. MAIALEN ANDRES / FOKU
2020ko abenduaren 7a
09:54
Entzun

Argitu da nork jokatuko dituzten lau eta erdiko txapelketako final laurdenak. Final zortzirenetako azken bi neurketak atzo jokatu ziren Eibarko Astelena pilotalekuan: lehen norgehiagokan Oinatz Bengoetxeak 22-16 irabazi zion Iker Irribarriari, eta Peio Etxebarriak, berriz, 22-8 Axier Arteagari. 

Erritmo handiko lehia batean, lau eta erdikoan espezialista dela erakutsi zuen atzo Bengoetxeak. Ez zion erraza jarri, ordea, Irribarriak. Hasieratik aurrea hartu zuen Aramakoak, baina sakea eskuratu zuenean, pixkanaka, nagusitu egin zen Bengoetxea. Etxeberriak, berriz, aise menderatu zuen Arteaga. Hasieratik nagusitu zen Etxeberria, eta min handia egin zion sakez Arteagari. 

Bi nafarrek badakite noren aurka jokatuko duten final laurdenetan. Bengoetxeak Mikel Urrutikoetxea gainditu beharko du final aurrekoak jokatzeko; Etxeberriak Erik Jaka izango du parean, buruz buruko txapeldun berria. Beste bi final aurrekoak Artola-Ezkurdia eta Elezkano-Altuna izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.