Partida gorabeheratsua izan da. Bengoetxea eta Larunbe alde handiz aurreratu dira hasieran, azkar joan dira tantoak, nagusi ziren. Baina esnatu egin dira urdinak, eta zortzina berdintzeko aukera izan dute eskuan. Ez dute lortu ordea, eta berriro alde egin diete gorriek. Joera bera errepikatu da partida osoan zehar: gorriak aurreratu, urdinak hurbildu, gorriek aldea atera, urdinek aldea txikitu, baina ezin berdindu.
Huts askoko partida izan da, galdutako pilota ugarirekin. Lehen zatia abaila bizian joan da, tanto azkarrekin. Bigarrenean izan da peloteo parekaturik eta tanto ederrik, baina hutsak ere asko, batez ere urdinen aldetik, eta gorriek azkenean gehiegi sufritu gabe irabazi dute.
Bengoetxea eta Larunberi ez die batere balio gaur egindako puntuak, kolpea handiagoa Laso eta Albisurentzat.