Pilota

Bengoetxea VI.a, artisten bidetik

22-10 irabazi dio Jaunarenari sake-erremateari esker, eta Irujo izango du aurkari buruz burukoaren finalerdietan

Imanol Magro Eizmendi.
2013ko maiatzaren 18a
20:00
Entzun

Oinatz Bengoetxea 22-10 irabazi dio Jon Jaunarenari Hendaian jokaturiko buruz buruko txapelketako final-laurdenetako partidan. Leitzarren arteko norgehiagokan beteranoak sake-errematean erakutsitako abilezia erabakigarria izan da. Bengoetxea VI.ak Juan Martinez de Irujo izango du aurkari bi aste barru jokatuko duten finalerdian. Irujok 22-6 irabazi zion atzo Mikel Beroizi.

Jaunarenak oso ondo ekin dio partidari. Sakean pilota gurutzatuz ez dio Bengoetxeari eroso jokatzen utzi, eta hormabikoaren arriskatuz tartetxoa ireki du (2-7). Sakea eskuz aldatu denean, baina, partidaren norabidea ere aldatu da. Sakea lagun, Bengoetxeak 19-1eko partziala lortu du. Tanto gehienak sake errematean lortu ditu, zabalean zein dejadaz. Jaunarena iritsi da erremate pare batera, baina agintzeko aukera izan duenean ez du baliatu. 

Partidako datuak.

Iraupena: 49.15.
Pilotakadak: 162.
Saketik: Bengoetxea VI.ak 4; Jaunarenak 2.
Markagailua: 0-2, 2-2, 2-7, 7-7, 14-7, 14-8, 21-8, 21-10 eta 22-10.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.