Oinatz Bengoetxeak 22-6 irabazi dio Joseba Ezkurdiari eta lau t’erdiko txapelketako finalerdietarako sailkatu da. Leitzarrak Mikel Urrutikoetxea izango du aurkari, bi aste barru.
Labriten historia gutxiko egon da, hein handi batean Ezkurdiak irudi kaskarra eman duelako. Arbizukoak lotuta jokatu du, eta bere mailatik oso urrun gelditu da. Presioak ez dio lagundu, eta bengoetxeak ondo baliatu du bere ezina. Leitzarrak partida handia egin du, errematean asmatuz. Hamasei tanto egin ditu guztira, lau, saketik.
Hasieran oreka egon da, 7-4raino, baina hortik aurrera amildu da Ezkurdia. Hiru huts egin ditu jarraian eta tanto bat jaso du saketik gero (13-4). Hor bukatu da partida, bengoetxeak jarraian egin baititu 21-4ra arteko tantoak. Ezkurdiak amaieran bi tantoko erreakzioa izan du, baina saketik eginiko falta batekin eten du.
Txapelketako lehen faseko azken partida igandean jokatuko da, Donostian. Iker Irribarria eta Jokin Altuna neurtuko dira. Irabazleak Aimar Olaizola izango du aurkari finalerdietan.
Bengoetxea VI.a, finalerdietara (22-6)
22-6 irabazi dio Joseba Ezkurdiari. Arbizukoak, lotuta, irudi kaskarra eman du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu