Pilota

Bengoetxea VI.a, lau t’erdikoaren finalera

22-21 irabazi dio Mikel Urrutikoetxeari, partida bikain batean.

Imanol Magro Eizmendi.
2016ko azaroaren 12a
20:24
Entzun

Markagailua. 0-3, 2-3, 2-5, 5-5, 5-8, 12-8, 12-9, 13-9, 13-13, 14-13, 14-14, 15-14, 15-15, 19-15, 19-18, 21-18, 21-21 eta 22-18.

Labrit pilotalekuak zutik agurtu ditu bi pilotariak, lau t’erdiko txapelketako lehen finalerdia ikuskizun bikaina izan baita. Oinatz Bengoetxeak 22-21 irabazi dio Mikel Urrutikoetxeari, eta bere ibilbidean bigarren aldiz sailkatu da lau t'erdiko finalerako.

Ikuskizuna, erritmo bizia eta emozioa izan du partidak, sei berdinketa izan baititu, azkenekoa 21nakoa. Mikel Urrutikoetxeak 19-15 eta 21-18 galtzen joan ondoren behartu du 21nakoa. Azken tantoa, baina, oparia egin du, ondo sakatu, eta errestoaren osteko lehen pilotakadan kanpora bidali baitu hormabiko harro batean.

Bigarren finalerdia Aimar Olaizolak eta Jokin Altunak jokatuko dute, igandean, Donostia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.