Pilota

Bengoetxea VI.a-Untoria gehiago izan dira (22-9)

Partida borobila egin dute eta nagusitasunez irabazi diete Berasaluze II.a eta Zubietari

Oinatz Bengoetxea. MARISOL RAMIREZ / ARP
Imanol Magro Eizmendi.
2015eko martxoaren 28a
19:57
Entzun

Oinatz Bengoetxeak eta Alvaro Untoriak garaipen oso baliotsua lortu dute Bilbon. 22-9 irabazi diete Pablo Berasaluze eta Aitor Zubietari binakako txapelketako finalerdietako lehen jardunaldiko partidan. Hiru partidako ligaxka dela kontuan hartuta, emaitza hori oso ona irabazleentzat, tanto alde handia erabakigarria izan daitekeelako hain ligaxka moztean.

Irabazleak asko gehiago izan dira, hala aurrean zein atzean. Oinatz Bengoetxeak azken asteetako joko bolada onari eutsi dio eta fin ibili da errematean. Guztira hamahiru tanto egin ditu, horietatik bost saketik. Atzean Zubietak ez du agindu, eta tantoak pasa ahala Untoriak gaina hartu dio. Atzelari errioxarrak lan handia egin du defentsan eta Zubieta ernegatu du. Berasaluzek, bere aldetik, ez du errematerako aukerarik izan.

Markagailua. 2-0, 2-1, 3-1, 3-3, 3-7, 5-7, 5-10, 6-10, 6-11, 8-11, 8-17, 9-17 eta 9-22.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.