Bengoetxea VI.ak eta Apraizek ezustekoa emateko aukera dute Labriten

Olaizola II.a-Beroizen aurka jokatuko dute, dagoeneko lehen postua ziurtatua duten enpresa bereko kideen aurka

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2012ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Oinatz Bengoetxeak eta Alexis Apraizek ezustekoa emateko aukera ona dute gaur Iruñean, Labriten (17:15). Aimar Olaizola eta Mikel Beroizen aurka jokatuko dute, orain arteko ligaxkako 11 partidak irabazi eta dagoeneko multzoko lehen postua ziurtatua duen bikotea. Enpresa barruko partida da, gainera. Olaizolak eta Beroizek esan dute euren onena emango dutela, eta ez dago susmoak izateko arrazoirik, baina tentsioa ez da berdina deus ere jokoan ez dagoenean.

Bengoetxea eta Apraizentzat, berriz, partida oso garrantzitsua da. Sei garaipenekin dauden lau bikoteetako bat dira, baina besteek baino emaitza okerragoak bildu dituzte, eta berdinketa gehienetan eurak dira kaltetuak. Gero, hurrengo bi jardunaldietan, Xala-Laskurainen eta Irujo-Barriolaren aurka jokatu behar dute; lehian egongo diren bi bikote. Joaneko partidan Olaizola II.a-Beroizek 22-9 irabazi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.