Pilota

Bengoetxea VI.ak jokatuko du finala, hilaren 28an

Enpresek pilotariaren atzerapen eskaera onartu dute. Bilbon jokatuko du, Olaizola II.aren aurka.

Oinatz Bengoetxea. MARISOL RAMIREZ / ARP
Imanol Magro Eizmendi.
2015eko ekainaren 8a
17:22
Entzun

Oinatz Bengoetxea buruz buruko finala jokatuko du, hilaren 28an. Leitzakoak atzerapena eskatu du, eta pilota enpresek, lIgako Epaile Bakarrarekin adostasunean, onartu egin dute. Arautegian finala jokatzeko muga hilaren 21a dela dioen arren, salbuespenezko erabaki bat hartu dute. Pilotariak aurkeztu dituen mediku txostenek egun horretan jokatzeko modua egon daitekeela diote, eta enpresek itxaron egingo diote.

Bengoetxeak ezker eskuko hatzeko goiko falangea hautsita du, eta espezialista batengana jo du gaur. Harekin hitz egin ondoren enpresetako ordezkariekin bildu da eta oniritzia jaso du. Finala Bilbon jokatuko da, eta Aimar Olaizola izango du aurkari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.