Bengoetxea VI.ak Olaetxearen bolada etetea du helburu

Labriten jokatuko dute elkarren aurka, eta bada zalantza bat: Lizartzakoaren ezker eskua ea nola dagoen

Mikel Olaetxea. IÑIGO URIZ / ARP.
Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2011ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Oinatz Bengoetxeak eta Mikel Olaetxeak lau t'erdikoaren final-zortzirenetako partida jokatuko dute gaur, Iruñeko Labrit pilotalekuan (17:00, Nitro). Leitzarra da faborito: 100-30i, baina Lizartzako aurrelaria ustekabekoa emateko gai da. Irabazleak Juan Martinez de Irujoren aurka jokatuko du heldu den astean.

Olaetxea txapelketako ezustekoa izateko hautagaietako bat da, baina hasieratik izan du oztopoa ezker eskuan. Udan gehien nabarmendu den pilotarietako bat izan da, eta tratuaren ordaina jasotzen ari da. Ezker eskua, ezkerra da, mindua zuela bukatu zuen iragan asteko Ruizen aurkako partida (22-13), eta aste bat denbora gutxi da behar bezala sendatzeko. Halere ez du trapu askorik jarriko: «Udako tako bera jarriko dut, eta eskua lehertzen bazait leher dadila, arriskatzeko unea da hau».

Bengoetxeari dagokionez, prestaketa txukuna egin du. Lau t'erdikorako bertuteak ditu, baina inoiz ez da finalerdietako ligaxkan sartu, eta oraingoa izan daiteke aukera ona. Sanferminetan berak irabazi zuen Nafarroako txapela, eta bultzada morala izan daiteke lau t'erdian ere nabarmendu daitekeela sinesteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.