Oinatz Bengoetxeak uko egin dio buruz buruko finalari. Bilbon pilotaleku proba egin du gaur, hautsitako hatza nola zegoen ikusteko, eta jokatzeko moduan ez dagoela ikusi du. "Ahal dudan guztia egin dut, baina proba txiki horretan ikusi dut ezin dudala jokatu. Erabaki zuzena da, ez bainago horrelako partida garrantzitsu bat jokatzeko moduan. Pilota ukitzearekin bakarrik mina sentizten dut".
Gauzak hala, Mikel Urrutikoetxeak ordekaztuko du, hilaren 28an, Aimar Olaizolaren aurka. Zaratamokoak. 3. postuan amaitu du txapelketa, eta arautegiaren arabera, finalistaren batek min hartuz gero, berari dagokio hura ordezkatzea.