Oinatz Bengoetxeak eskuin orkatilako peroneko maleoloa hautsi du eta ebakuntza egitekoak ziren, Gasteizen. Leitzako aurrelariak igandean hartu zuen min, mendian entrenatzen ari zela zangoa zulo batean sartu zuenean. Mikel Santxez medikuaren kontsultan egon da, eta hark egin dio diagnosia. Orkatila lotzeko torlojuren bat jarri beharko diote, eta, behin irekita, jakingo dute lotailuren bat edo beste minduta duen. Horren arabera argituko da sendatze epea.
Ebakuntzaren ondoren igeltsua eraman beharko du hilabetez gutxi gorabehera, eta gero berrindartze prozesua hasi. Oso zaila izango du buruz burukoa jokatzea, maiatz bukaeran sartuta ere. Binakakoari dagokionez, Ekaitz Saralegik ordezkatuko du falta diren partidetan