Errugbia

Benjamin Gufflet, Miarritzeko presidente berria

Bateratzearen aurkakoa da, eta taldearen arazo ekonomikoengatik jarri dute karguan

Miarritzeko zaleak, Agileran. ISABELLE MIKELESTORENA
Imanol Magro Eizmendi.
2018ko otsailaren 6a
13:23
Entzun

Nicolas Brusquek ez du Miarritzeko presidente izaten jarraituko. Taldeko zuzendari berriek astelehenean hartu zuten erabakia eta aurrerantzean Benjamin Gufflet izango da administrazio kontseiluko zuzendaria. Klubak ohar bidez azaldu duenez, Capgemini babesle nagusiak taldea utzi izanak "arazo ekonomikoak" ekarri ditu Miarritzera, eta haiei aurre egiteko harturiko erabakia da.

 

Gufflet Bordelen jaioa da eta 38 urte ditu eta A-Team Sports Investments (ATSI) taldeko akziodun nagusiaren burua da. Guffletek honezkero argi du utzi du Baionarekin bat egitearekin aurkakoa dela eta Gonzalo Quesadak kirol zuzendari postuan jarraitzea nahi duela. Kirol helburuak berdinak direla argitu du, mailaz igotzea alegia, eta heldu den sasoian taldeak antzeko aurrekontua izango duela, bi milioi euro ingurukoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.