Benji marokoar aurrelaria nahi dute gasteiztarrek
ALAVES. Bi jokalari fitxatu nahi ditu Alavesek, eta jokalari berri horietako bat Abdessalam Benjeloum marokoar aurrelaria da. Benji ezizenarekin jokatzen du, eta Eskoziako Lehen Mailako Hibernianeko jokalaria da, nahiz eta sasoi honetan Belgikako Charleroin aritu utzita. Gaur bete ditu 24 urte, eta Marokoko selekzioan ere jokatzen du. Punta-erdi bat ere fitxatu nahi du Alavesek, eta Bigarren B Mailatik ekar dezake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu