Gaur ere saiatu da Euskaltel-Euskadi Italiako Giroko etapa irabazten (12.a: Forli-Carpi, 172 kilometro), baina ezin. Lehengo astean egun batean bigarren egin zuen Alan Perezek, eta gaur ia etapa osoa ihes eginda egin du Dioni Galparsorok, baina ez da iritsi bakarrik helmugara, harrapatu egin dute pixka bat lehenago.
Tropela esprintean heldu da, eta Daniele Bennatik irabazi du. Giro honetako hirugarren garaipena du. Koldo Fernandez de Larrea (Euskaltel-Euskadi) laugarren izan da. Bigarren eta hirugarren, Mark Cavendish eta Robbie McEwen.
Galparsorok 10. kilometroan egin du hanka, eta 55.erako hamalau minutuko aldea zeukan. Beheraka joan da harrezkero aldea: 100.ean 7.15ekoa zuen, 115.ean 3.50ekoa, 152.ean 47koa. 162.ean harrapatu du tropelak, hamar kilometro falta zirela.
Giovanni Viscontik segitzen du lider.
Bihar korrituko dute itzuliko 13. etapa: Modena-Cittadella (177 kilometro). Ez dute mendirik igoko.
Txirrindularitza
Bennati irabazle hirugarrenez Giroan
Dioni Galparsorok 152 kilometro egin ditu ihes eginda, bakarrik; hamar kilometro falta zirela harrapatu tropelak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu