Txirrindularitza

Bennati liderrak irabazi du Vueltako gaurko etapa

Bihar 42,5 kilometroko erlojupeko laua korrituko dute.

2008ko irailaren 2a
18:17
Entzun
Daniele Bennati liderrak irabazi du gaur arratsaldean Espainiako Vueltako laugarren etapa: Kordoba-Puertollano (170,3 kilometro).

Atzo etapa irabazle izan zen Tom Boonen izan da bigarren, eta Koldo Fernandez Larrea Euskaltel-Euskadiko esprinterra hirugarren. Hain zuzen ere, esprinean erabaki da gaurko etapa laua, Puerto Llanoko kaleetan. Helmugara iristeko azken kilometroetan bi eroriko gertatu dira, eta besteak beste, Cunego, Schumacher eta Klöden daude, besteak beste, erori direnen artean.

Jose Antonio Lopez Gil izan da gaurko etapako beste protagonistetako bat, bakarrik ihes egin da egin baititu kilometro asko. Helmugarako sei kilometro falta zirela harrapatu du tropelak.

Bihar korrituko dute itzuliko bosgarren etapa: Ciudad Real-Ciudad Real (42,5 kilometro). Ibilbide laua izango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.