ESPAINIAKO VUELTA

Bennatik irabazi du 18. etapa

Daniele Bennati RadioShack taldeko txirrindularia izan da helmugaratzen lehena. Jarraian Ben Swift (Sky) eta Alan Davis (Orica GreenEdge) sartu dira. 

2012ko irailaren 6a
18:01
Entzun

Daniele Bennatik (RadioShack) irabazi du Espainiako Vueltako 18. etapa — Agular del Campo eta Valladolid artean, 204,5 kilometro —. Ben Swift (Sky) eta Alan Davis (Orica GreenEdge) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Pelotoiarekin batera sartu dira. 

Sailkapen nagusian gauzak bere horretan mantentzen dira. Alberto Contadorrek (Saxo Bank) jarraitzen du lider. Alejandro Valverde (Movistar) da bigarren, 1:42 minutura eta Joaquim Rodriguez (Katuxa) hirugarren, 2:28 minutura.

Bihar 19. etapa korrituko dute txirrindulariek —Peñafiel eta La Lastrilla artean, 178,4 kilometro—. 

Etapako sailkapena:

1. Daniele Bennati (RadioShack). 04:17:17.
2. Ben Swift (Sky). d.b.
3. Allan Davis. d.b.
4. Lloyd Mondory. d.b.
5. John Degenkolb. d.b. 
6. Davide Vigano. d.b. 
7. Matti Breschel. d.b. 
8. Koen de Kort. d.b. 
9. Mitchell Docker. d.b. 
10. Gregory Rast. d.b. 

Sailkapen nagusia:

 

1. Alberto Contador (S. Bank) 72:25:21
2. Alejandro Valverde (Movistar) 1.52ra
3. Joaquim Rodriguez (Katuxa) 2.28ra
4. Chistopher Froome (Sky) 9.40ra
5. Dani Moreno (Katuxa) 11.36ra
6. Robert Gesink (Rabobank) 12.02ra
7. Laurens Ten Dam (Rab.) 12.55era
8. Andrew Talansky (Garmin) 13.06ra
9. Igor Anton (Euskaltel) 13.49ra
10. Beñat Intxausti (Mov.) 14.10era

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.