Odolkiak ordainetan izaten direla gogoratu dio Sam Bennettek (Bora) Elia Vivianiri (Quic Stepeko) Praia a Mareko esprintean. Giroko lehen bi esprintetan Viviani izan zen nagusi, aurkarien gurpila hartu eta azken unean aurrea hartuz. Bada Calabrian, aurkakoa gertatu da. Esprinta 1,6 kilometroko zuzengune luze bateko amaiera izan da, eta Vivianik irabazi behar zuela zirudienean, Bennettek hura pasa du helmugatik hogei metro eskasera. Viviani, atzetik aurrera egin da, buruan jarrai du, baina Bennett eraman du itsatsita, eta hark pasa egin du. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik egon eta Simon Yatesek (Mitchelton) jarraitzen du lehen postuan eta Pello Bilbao (Astana) bosgarren da.
Esprintaz gain, eguneko ihesaldia aipatu beharra dago, bertan Markel Irizar (Trek) sartu baita. Davide Ballerini (Androni) eta Maxime Belkovekin (Katuxa) egin du ihes zortzigarren kilometroan, eta helmugatik bederatzi kilometrora harrapatu dituzten. Etaka 159 kilometrokoa zen, eta ihesalriek 140 egin dituzte bakarka. Irizar izan da hirukoteko langileena, baina azkenean haren jardunak ez du saririk jaso.
Muriasen aurreneko garaipena
Italiako Girotik kanpo, Euskadi-Murias taldeak sasoiko lehen garaipena lortu du Aragoiko Itzulian. Jon Aberasturi izan da aurreneko etapako irabazlea, eta, ondorioz, probako liderra da.