Bera Bera dinastia bat da. Eskubaloi ligako dominatzaile handia, eta gaur liga titulua irabazi du hirugarren urtez jarraian. Donostiako taldeak 21-24 irabazi du Ro’Casa bigarren sailkatuaren pistan, eta liga bukatzeko bi jardunaldi falta badira ere, dagoeneko matematikoki da txapeldun.
Bera Berak aginte kolpea emanez ziurtatu du titulua, aurkari zuzenaren etxean irabaziz (21-24). Partida oso ondo hasi ondoren (0-4), hamar minutuz egon da golik sartu gabe eta Ro’Casa aurretik jarri da lehen zatian (9-7, 22. min.). Erreakzioa, baina, garaiz iritsi da eta atsedenaldirako aurretik zen Bera Bera (10-11).
Lehen zatia estu izan bada, bigarrenean Bera Bera nagusitu da. Lehen minutuetan tartea ireki du (11-15, 35. min), eta ondo kudeatu du alde hori. Defentsari esker kontrolatu du Ro’Casa (14-17, 40. min eta 15-20, 45. min), eta kontraerasoa erabili du erasoan. Etxekoak saitu dira aldea murrizten azken txanpan, baina behin eta berriz egin dute talka Bera Beraren harresiarekin.