Bera Berak eta Zuazok Espainiako Kopako finala jokatuko bihar, Galizian (12:00). Historian aurrenekoz euskal derbi bat jokatuko da tituluaren lehian. Bera Berarentzat bederatzigarren finala da eta bosgarren tituluaren bila ariko da. Zuazorentzat, aldiz, lehen titulua da.
Bi taldeak gaur sailkatu dira. Bera Berak 13-16 irabazi dio Atletico Guardesi eta Zuazok 21-22 Porriño etxeko taldeari.