Eskubaloia

Bera Berak 20-17 galdu du Espainiako Kopako finalean

Talde donostiarrak ez du Maviren defentsa gainditzea lortu, eta kamuts ibili da erasoan.

Bera Bera eta Maviren arteko Espainiako Kopako finaleko irudia. DANIEL PEREZ, EFE
2018ko apirilaren 22a
18:27
Entzun

Bera Berak Espainiako Kopa seigarrenez irabazi nahi zuen, kuttuna duen lehiaketan —laugarren urtez jarraian heldu dira finalera—. Ez dute Mavi talde asturiarra mendean hartzea lortu, ordea. Aurkaria hobea izan da, eta 20-17 nagusitu zaio talde donostiarrari.

Partida parekatuta hasi da, eta 8-7ko emaitzarekin amaitu da lehen zatia. Bigarrenean, ordea, Bera Bera ez da fin ibili erasoan, eta ez du Maviren defentsa apurtzea lortu. Asturiarrek aldea handitu dute (15-10, 44. minutuan). Sei goleko alde ere izan dute (17-11).

Azken minutuetan, aldea zerbait murriztu du Bera Berak, baina ez da neurketa berdintzeko nahikoa izan. Azkenean, 20-17 amaitu da norgehiagoka, eta talde donostiarra zilarrezko dominarekin itzuliko da etxera.

Datorren urtean, Barakaldok (Bizkaia) hartuko du emakumezkoen Espainiako Kopako finala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.