Txapeldunen Ligako lehen ligaxkako bigarren jardunaldian ere, kale egin du Bera Berak. 29-19 galdu du Podravkaren aurka, eta garaipenik eskuratu gabe jarraitzen du Europako txapelketan. Imanol Alvarezen jokalariek ezin izan diote kroaziarren gogortasunari aurre egin, batez ere erasoan. Izan ere, Podravkak defentsa lerro sendoak baliatu ditu Bera Bera kontraerasoan harrapatzeko.
Etxekoen jokalarien artean, Milenkovic atezaina izan da garrantzitsuenetako bat. Itxakoko jokalari ohiak 20 jaurtiketa geldiarazi ditu. Zivkovicek bigarren lerrotik sarturiko golek ere min handia egin dute.
Markagailua: 3-3, 8-5, 14-7 (atsed.); 21-11, 27-14 eta 29-19.