Eskubaloia

Bera Berak agur esan dio Txapeldunen Liga jokatzeko ametsari

Lehen zatian eutsi egin dion arren, 33-27 galdu du Alemaniako Bietigheim taldearen kontra. Fisikoa erabakigarria izan da.

ainara arratibel gascon
2018ko irailaren 8a
17:41
Entzun

Bera Berak ez du Txapeldunen Ligako multzoko fasea jokatuko, atarikoan Bietigheim taldearen kontra sei goleko aldeaz galdu ostean: 33-27. Imanol Alvarezen taldeak ondo eutsi dio lehen zatian, eta lehen minutuetan erasoan asmatu ezinik egon den arren, partidan sartuta egotea lortu du. Hala, konfiantza eta ausardia edukitzen joan da, eta atsedenaldira soilik bi goleko aldeaz joan da atzetik: 17-15.

Baina bigarren zatiko lehen bost minutuetan alemaniarrek partida erabakita utzi dute. Defentsa gogor aritu dira, eta erasoan 4-0eko partziala lortu dute. Hala sei goleko errenta eskuratu dute: 21-15. Hortik aurrera oso nagusi izan da. Bera Bera saiatu da aldeak murrizten, baina minutuak aurrera joana ahala nekea pilatzen joan da, eta gero eta gehiago kostatu zaio Bietigheimen defentsan zuloak topatzea.

Alemaniarrek ondo kudeatu dute errenta, eta azken minutuetan eraso aritu dira. Orain, Bera Bera EHF Kopan arituko da. Baina oraindik zehazteke dago zein kanporaketan: bigarrengoan edo hirugarrengoan. Bigarrenean izanez gero, hilabete honetan bertan hasi beharko du lehiatzen; gainontzean, azaroan. Salerno-Lublin partidako galtzailearen kontra jokatu behar duen norgehiagokan erabakiko da hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.