Eskubaloia

Bera Berak berriz ere uko egin dio Txapeldunen Ligari

Atariko kanporaketa jokatu behar izateak eta parte hartzeko baldintza zorrotzek eragin dute erabakia

Bera Bera-Zuazo partida, joan den maiatzean. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
Imanol Magro Eizmendi.
2015eko ekainaren 9a
16:57
Entzun

Bera Berak berriz ere uko egin dio Txapeldunen Liga jokatzeari. Bigarren sasoiz jarraian, Donostiako taldeak ez du Europako txapelketa nagusian parte hartuko, horrelako «erronka bati» ezin diolako «heldu». Lehen faserako sailkatzeko atariko txapelketa bat jokatu beharko luke, eta zaila litzateke aurrera egitea. Txapeldunen Liga ahalegin ekonomiko handiegia da kanporaketa batean dena jokoan jartzeko. Era berean, txapelketak baldintza logistiko oso zorrotzak inposatzen dizkie taldeei —kiroldegia, pista, telebista ekoizpena...—. 2013-14 sasoian jokatu zuen Bera Berak, eta zulo handia utzi zion aurrekontuan.

Txapeldunen Ligaren ordez, EHF Kopan parte hartuko du, Europako bigarren txapelketa. Bukatu berri den sasoian final-laurdenetarako sailkatu zuen, eta bertan parte hartu duen azken aldietan maila ona eman du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.