Bera Berak eta Kukullagak gaur jokatuko dituzte ABF ligako zortzigarren jardunaldiko partidak. Donostiarrek Porriño hartuko dute etxean, arratsaldeko zazpietan, eta etxebarritarrak, berriz, Castroren pistan ariko dira, arratsaldeko zortzietan. Reyes Karrere Bera Berako entrenatzaileak taldea «lehiaketara itzultzeko prest» ikusten du. Are gehiago datorkien egutegi zorrotza ikusita: hemezortzi egunean sei par-tida jokatuko dituzte, horietatik bi EHF kopan. Karrerek, behintzat, jokalari guztiak jokatzeko prest izango ditu. Sailkapenean laugarren postuan dago orain Donostiako taldea, eta Porriño, berriz, hamargarren postuan dago.
Atzeraxeago, hamahirugarren postuan dago Kukullaga. Etxebarritarrek ez dute ABF ligako partida bat bera ere irabazi oraindik. Gaur Castroren aurka ariko dira, eta aukera ezin hobea dute sasoi hasierako bolada txarra amai-tzeko eta partidak irabaztenhasteko. Aurkariak, ordea, ez dizkie gauzak batere erraz jarriko; sailkapenean zortzigarren postuan daude kantabriarrak, eta azken-aurreko postuan bizkaitarrak.
Bera Berak eta Kukullagak gaur jokatuko dituzte 8. jardunaldiko partidak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu