Bera Berak eta Zarautzek derbia jokatuko dute gaur ligako estreinakoan

Julen Etxeberria.
2015eko irailaren 5a
00:00
Entzun
Partida berezi batekin hasiko da gaur Espainiako Ohorezko Maila: derbi batekin, eta ez nolanahikoa. Izan ere, ia bi hamarkadaren ostean, Gipuzkoako bi talde izango dira aurrez aurre emakumezkoen Espainiako maila nagusian: Bera Bera eta Aiala Zarautz ariko dira elkarren aurka Bidebietako kiroldegian (18:00). Gipuzkoako taldeak direla, eta harrobia ederki zaintzen dutela, horra bien arteko antzekotasun bakarrak. Izan ere, mailari dagokionez, alde handia dago bien artean. Donostiarrek jokoan egon diren azken hamar tituluetatik bederatzi irabazi dituzte: lau Superkopa, hiru liga eta bi Kopa. Zarauztarrak, berriz, maila nagusira itzuli dira bertan azken aldiz aritu eta 32 urtera. Argi dago beraz, faboritoa. Lehiaketako beste euskal taldeak, Prosetecnisa Zuazok, berriz, Granollers hartuko du (19:00).

Asobal ligan, bestalde, Helvetia Anaitasunak 38-23 galdu zuen Bartzelona ahaltsuaren aurka, Asobal ligako estreinako lehian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.