Laugarren urtez jarraian Espainiako Kopako finala zuen Bera Berak, eta historian kopa hori bosgarren aldiz irabaztea zuten helburu donostiarrek. Ezin izan dute kopa Gipuzkoara eraman, ordea, ozta-ozta bada ere gehiago izan baitira Rocasakoak.
Atzetik jokatu dute partida osoa Bera Berakoek; 1-1etik ez da beste berdinketarik izan partida amaieran izan den 16-16ra arte. Atsedenaldian, esaterako, 5-9 zihoazen atzetik donostiarrak. Erasoan eginiko hutsek eta defentsa lan sendoak baldintzatu dute markagailua, baina partida amaitzeko minutu gutxiren faltan estutu du markagailua Bera Berak, berdinketa lortzeraino.
Luzapenean, hasiera-hasieratik hartu dute abantaila kanariarrek. Azkenean, 20-19 galdu du Bera Berak.