Zozketa eguna da gaurkoa Donostiako taldearentzat, Ohorezko Mailako ligako zozketa izango da Espainiako Eskubaloi Federazioaren egoitzan, eta bertan adostuko da hurrengo denboradiko egutegia.
Baina, dudarik gabe, EHF kopako zozketak erakarriko du jokalari eta zaleen arreta. Aurreko denboraldian ligako txapeldun izanagatik, Bera Berak uko egin behar izan zion Txapeldunen Ligan jokatzeari, arrazoi ekonomikoak tarteko, baina EHF kopan izena eman zuten eta europan arituko dira, dagokiena baino maila apalagoan bada ere.
Donostiko taldeak bigarren kanporaketan ekingo dio lehiari, baina gaurko zozketan parte hartuko duten 41 taldeak egongo dira zozketan. Gainera, EHF-k ezarritako sailkapenean bosgarren dagoenez talde gipuzkoarra, talderik indartsuenak ekidingo ditu bigarren kanporaketa horretan.
Beraz gaur jakingo dute zein talde izango duten aurkari, edo behintzat, aurreko faseko zein kanporaketako irabazlearen zain geratu beharko diren.