Bera Berak Silvia Ederra pibot nafarra fitxatu du
ESKUBALOIA. Silvia Ederra pibot nafarra da Bera Berak denboraldi honetarako fitxatutako bosgarren jokalaria. Ederrak 28 urte ditu, eta azken sasoian Errioxako Sporting taldean jokatu du, Lehen Mailan. Dena dela, Ederrak badu eskarmentua maila nagusian, aurretik Itxakon, Mar Alacanten eta Castro Urdialesen aritu baita. «Indar askoko pibota da. Oldakorra da defentsan, eta ondo daki posizioa lortzen», esan zuen Ederraz Tati Garmendiak, Bera Berako fitxaketen arduradunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu