Berandu baina hasi da Zarauzko Surf Txapelketa
SURFA. Azkenean iritsi dira olatuak. Hiru eguneko geldialdiaren ondoren, atzo hasi zen Zarauzko Surf Txapelketa. Lehen bi txandak jokatuta, Hodei Collazo eta Imanol Ieregi dira aurrera jarraitzen duten euskaldun bakarrak. Aritz Aranburu ezustean kalera joan zen bigarren txandan. Mario Azurza ere txanda horretan kaleratu zuten. Txapelketa gaur amaitzen saiatuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu